FIS KIM 1: kontrolaren ariketen erantzunak /A motakoa

 

A motakoa azterketa  (Edukiak:  Materia , Disoluzioak, Gasak ) 1.ebaluapena 1. kontrola

1.- teoria (2 puntu)

–          azaldu zein den Substantzia puruen eta nahasketen arteko diferentzia (0,5p)

–          zer dio Avogadroren printzipioak gasei buruz? (0,5p)

–          Zer da mol bat ? (0,5p)

–          Zertarako egiten da destilazio bat ? (0,5p)

2. ariketa (2 puntu)

a) Beheko taulan jasotzen dira lau erreakzioen datuak, Burdina eta Oxigeno masak erabat erreakzionatu dira Burdin(III)oxidoa emateko. Lavoisier eta Prousten legeak aplikatuz, bete ezazu ondorengo taula:

erreakzioa burdina oxigenoa Burdin III oxidoa
A 100,0 g 43,01 g 143,01
B 50,0 g 21,5 g 71,5 g
C 38,36 16,5 g 54,86 g
D 80 g 34,41 g 114,41 g

b)     5g burdin eta 1 g oxigeno erreakzionatzen badira, zer erreaktibotatik geratuko da masa kantitate bat erreakzionatu gabe, eta zenbat gramo ?

Erlazioa 100 burdina/43 oxigeno bada, burdin sobera egongo da.

Zenbat burdin erreakzionatuko da oxigeno 1 gramorekin:

100/43 = x/1 >>>  x= 2,32 gramo burdin

beraz  5 – 2,32 gr = 2,68 gramo burdin soberan geratuko dira

……………………………………………………………………………………………………………….

3.ariketa (2 puntu)

– Zenbat gramo NaOH bota behar duzu 5 kilo uretan, 2 molal den disoluzio bat egiteko?

Disoluzio horren dentsitatea d=1050 gr/litro bada,

– zein bolumen  beteko du disoluzio honek?

– Zein izango da bere molartasuna?

(Datuak. Masa Atomikoak  Na:. 23 u  , H: 1 u. ; O: 16 u)

 

a ) Kalkulatuko ditugu solutu molak: = molalitatea x disolbatzaile Kg-tan

NaOH molak =  2molal  x 5 kg = 10 mol NaOH

1 mol NaOH = 40 gramo NaOH

NaOH gramoak = 10 mol NaOH x 40 gr /mol= 400 gramo NaOH

 

b) Disoluzioaren masa = disolbatzaile masa + soluto masa=

5000 gr + 400gr=5400 gr

 

Disoluzioaren bolumena = disoluzioaren masa / dentsitatea

V = 5400 gr / 1050 gr/litro = 5,14 litro

 

c)Molaritatea:= soluto molak/ disoluziaren litroak

10 mol/5,14 litro = 1,94 molar

 

……………………………………………………………………………………………………..

 

 

 

 

 

 

4. ariketa (2 puntu)

Gas masa batek  6 litroko bolumena betetzen du, 20ºC-tan eta  760 mmHg-ko presioan.

-Zein izango da bere presioa atmosferatan, tenperatura 100ºC –tan, 10 litroko bolumena betezen badu?

-Zenbat gas mol daude?

-Hasierako egoeratan gasaren dentsitatea 1,5 gr/litro bada, zein da gas honen Masa Molekularra?

a)

P1= 760 mmHg = ! atm

V1= 6 litro

T1= 20ºC=293ºK

 

P2=  ?

V2= 10 litro

T2=100ºC= 373ºK

 

P1 x V1 / T1 =P2 x V2 / T2

 

P2 = 1 x 6 x373 / 10 x 293 = 0,76 atm

 

b)

gas molak  PV= nRT è n = P.V/R.T

n = 1 atm . 6 litro / 0,082 atm.litr/ºK.mol .293ºK = 0,25 mol

 

c)

gasaren masa:  m = bolumen x dentsitatea = 6 litro x 1,5 gr/litro = 9 gramo

mol baten masa= gasaren masa/ mol kopurua = 9gr/0,25 mol= 36 gr/mol

Gasa honen masa molekularra =  36 u.

……………………………………………………………………………………………………………

5. ariketa (2 puntu)

12g metanoz (CH4) eta 18 g. etanoz (C2H6) egindako nahaste batek 28 litroko bolumena betetzen du. Presio totala 1,2 atm –koa bada:

– zein da nahastearen mol kopuru totala

–  zein izango da bere tenperatura?.

– Zeintzuk izango dira gas hauen presio partzialak?

(Datuak. Masa Atomikoak  C: 12 u  , H: 1 u. )

a)

metano mol kopurua=  12g / 16 gr/mol = 0,75 mol

etano mol kopurua = 18 g/ 30 gr/mol = 0,6 mol

mol kopuru orokorra = 0,75 + 0,6 = 1,35 mol

b)

PV=nRT >> T = PV/nR = 1,2 atm . 28 litro/ 1,35 mol . 0,082 atm.litr/ºK.mol T=303,5 ºK

c)gas bakoitzaren presio partziala:

P CH4 = n CH4 . RT/V = 0,75 . 0,082 . 303,5/ 28 = 0,66 atm

P C2H6 = n C2H6 . RT/V = 0,6 . 0,082 . 303,5/ 28 = 0,53 atm

Post hau azterketak 1 batxiler, FISIKA KIMIKA 1.BATX atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s