PRAKTIKA: DISOLUZIO BATEN MOLARITATEA AURKITZEA (NEUTRALIZAZIOAREN BIDEZ)

MATERIALAK

Balantza
euskarria
bureta
probeta
matraz aforatua
ontzia
espatula

OINARRI TEORIKOA

Azido bat elkartzen denean base batekin neutralizatzen dira gatza emateko

HCl + NaOH >>>>>> NaCl+ H2O:

Azido kantitate ezezaguna duen disoluzio azido bat badaukagu, kantitate hori zein den jakin dezakegu base bat pixkanaka-pixkanaka gehituz, disoluzioa neutralizatu arte. Disoluzioa neutralizatu denean, eta gehitu diogun base kantitatea zein den badakigunez, disoluzioan zegoen azido kantitatea zein den jakin dezakegu.

Kasu honetan mol bat HCl, NaOH mol batekin neutralizatzen da.

Beraz… NaOH mol kopurua = HCl mol kopurua

eta.. Bolumen NaOH x Molaritatea NaOH = BolumenHCl x MolaritateaHCl

eta hortik ateratzen dugu zein den HCl-ren molaritatea

Pausuz –pausu:

1.-Molaritate ezaguna duen NaOH disoluzio bat egingo dugu. Horretarako : a) 4 gramo NaOH neurtuko dugu balantzan. b) Matraz aforatuan sartuko dugu, botatuko dugu ura , disolbatuko dugu, eta gehituko dugu ura 250 cc disoluzioa egin arte c) Kalkulatuko dugu molaritatea

2.-Hartuko dugu 100 cc disoluzio honetatik probetaren bitartez (kalkulatu zenbat mol diren) eta ontzian sartuko dugu

3.- Molaritate ezezaguna duen HCl-ren disoluziotik bolumen bat hartuko dugu eta buretan sartuko dugu 0-rekin enrasatu arte.

4.- Indikatzaile baten (fenolftaleina) tanta batzuk botako ditugu. Basea dagoen bitartean morea tintatzen da, eta koloregabekoa neutralizatzen denean.

5.- Apurka apurka botako dugu azidoa, kolorea aldatu arte. Neurtuko dugu gastatu dugun azido bolumena eta hortik kalkulatuko dugu bere molaritatea (gastatu ditugun HCl molak eta NaOH molak berdinak bait dira)

Post hau FISIKA KIMIKA 1.BATX, PRAKTIKA atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s