FIS KIM 1: DINAMIKA ARIKETAK (Maiatzan egiteko)

Dinamika. Proposatutako ariketak

11.- 5,2 m/s-ko abiaduraz zihoala bilar-bola batek talka egin du geldi zegoen beste bola berdin baten aurka. Talkaren ondoren lehenengo bolaren higiduraren norabideak 30º-ko angelua osatzen du hasierako norabideaz, eta bigarren bolarenak 60º-koa lehenengoaren hasierako norabideaz. Kalkula itzazu bola bien amaierako abiadurak.

12.- 80 kg-ko pertsona bat 40 kg-ko txalupa batetan dago eta salto egiten du 2 m/s-ko abiaduraz 60 kg-ko beste txalupa batetara pasatzeko. Kalkula ezazu txalupa bakoitzaren abiadura saltoa egin ondoren.

13.- 250 kg-ko masa duen kainoi batek 250 g-ko proiektil bat jaurtikitzen du 200 m/s-ko abiadura batez. Zein izango da kainoi honek lortuko duen abiadura?

14.- m masako granada batek 10 m/s-ko abiadura darama. Eztanda egiten du eta bi zatitan banatzen da: batek hasierako masaren %60a du eta aurrekoaren norabide eta norantza berean higitzen jarraitzen du 20 m/s-ko abiadurarekin. Zein izango da zati txikienaren abiadura?

15.- 2 m/s-ko abiadura horizontalarekindesplazatzen den granada batek eztanda egiten du, hiru zati desberdinetan: lehenengoaren masa m/2, bigarrenarena m/3 eta hirugarrenarena m/6 da, hurrenez hurren. Eztandaren ondoren, bigarren zatia horizontalki higitzen da 5 m/s-ko abiaduraz, lehenengoak 45º-ko angelua osatzen du horizontalarekiko eta bigarrenak -45º-koa. Aurkitu lehenengo eta hirugarren zatien abiadurak.

16.- Ondorengo irudiko sisteman, kalkulatu sistemaren azelerazioa eta sokaren tentsioa, gainazalaren marruskadura koefiziente dinamikoa µz=0,2 bada.

17.- Aurki ezazu marruskadura koefizientearen balioa irudiko sistema mugitu ez dadin. Zein izango da T1 tentsioaren balioa?.

18.-   100 kg-ko kotxe batek 20 m-ko erradioa duen kurba bat hartzen du . Marruskadura koefizientea 0,2 bada, aurkitu: lurra laua izango balitz, kotxeak eramango lukeen abiadura maximoa lateralki ez irristatzeko.

19.-Pista baten erradioa 70 metrokoa da. m=0,3 bada, kalkulatu higikari batek, kurbatik atera gabe, eraman dezakeen abiadurarik handiena kurbatik ez ateratzeko

20.-Grafikoko m = 2kg masako gorputzak 40 cm-ko erradioko zirkunferentzi horizontaletan bira egiten du, sabaitik 80 cm-ko luzerako soka batez loturik dagoelarik. Bilatu:

  1. Gorputzak sufritzen duen indar zentripetua
  2. Sokaren tentsioa
  3. Masaren abiadura.

21.-Bila ezazu “tubo de la muerte” deritzon tresnan lan egiten duen motoristaren abiadura minimoa eror ez dadin. Pareta eta gurpilaren arteko marruskadura koefizientea m=0,2­ da.

Advertisements
Post hau 1.batx ikasgaiak, ariketak, FISIKA KIMIKA 1.BATX atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s