fisika 2: lehen ebal errekuperapena

 (Edukiak:  H.H.S.-UHINAK- UHIN FENOMENOAK_)

Lehenengo HIRU ariketetatik BI aukeratu behar dituzu
 
1) ariketa (3  puntu)
Partikula bat oszilatzen ari da X ardatzean, Higidura Harmoniko Sinpleaz, eta bere desplazamendua  ematen duen funtzioa hauxe da: 
 x =  4· sin (10 t + π/6 )    S.I. unitateak
a) Esan zein den higidura horren anplitudea, periodoa eta maiztasuna.
b)      Aurkitu zein den partikularen abiaduraren balore maximoa,
c)      eta zein da bere abiadura  t = 0,01 danean.
 
2) ariketa (3 puntu)
Malguki baten puntari lotuta  4 kg-ko masa daukagu, marruskadurik gabeko gainazal horizontal baten gainean. Malgukiaren konstantea berreskuratzailea K = 20 N/m da  Oreka posiziotik30 cm aldentzen badugu, eta askatu ondoren:
a) Zein izango da oszilazioaren Periodoa?
b) Zein da sistema honen energia orokorra
c) Zein da masa honen abiadura, oszilazio zentrutik pasatzen danean
d) Aldatuko al da  Periodoa  masa aldatzen badugu? Eta beste malguki ezberdin jartzen badugu?
 
3) ariketa (3 puntu)
Pendulu baten luzera 0,8 m. da eta  50 gramoko masa du, (hartu g= 10 m/s2)
–         Zein izango da pendulu honen oszilazio periodoa?
–         Zein izango da masaren abiadura maximoa, masa hori bertikaletik 15º aldentzen badugu, erdiko puntutik pasatzen danean?
–         Pendulua angelu haundiagoa aldentzen badugu,  aldatuko al da abiadura erditik pasatzen danean? Eta oszilazio periodoa?
……………………………………………………………………………………………………………………………………
4) (3  puntu)
Soka baten zehar hedatzen ari den zeharkako uhin baten ekuazioa da:
                  y (x,t) =  2 · sin (60π t + 8π x  )          S.I. unitateak
a)      Zein da hedapen norantza ?
b)      Kalkula ezazu anplitudea, maiztasuna eta uhin luzera
c)      Kalkula ezazu hedapen abiadura
d)      Zein da soka horren x=1,5 m.  posizioan dagoen puntu baten abiadura bertikala, t=0,01 s. unean?
 
5) (1 puntu)
Zeharkako uhinak eta luzetarako uhina: azaldu bakoitza zer den eta esan uhin hauen artean bakoitza zein motakoa den
–         argia
–         soinua
–         malguki baten bibrazioa
–         soka baten zehar edatzen den uhina
–         lur ikarak
–         itsako olatuak
Post hau azterketak 2 batx, FISIKA 2 BATX., Uhinak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s