fisika2: lehen ebal azterketa: HHS, uhinak, soinua

 (Edukiak:  H.H.S.-UHINAK- UHIN FENOMENOAK_SOINUA-ARGIA )

1) (2  puntu)
Partikula bat oszilatzen ari da X ardatzean, Higidura Harmoniko Sinpleaz, eta bere desplazamendua, denborarekiko, grafika honetan irudikatzen da (S.I. –ko unitateetan)
  
a)      kalkula itzazu higidura horren periodoa eta maiztasuna.
b)      kalkula φ0 , t=0 unean dagoen desplazamendua kontutan harturik, eta idatz ezazu higidura honen ekuazio matematikoa
c)      Aurkitu zein den partikularen abiaduraren balore maximoa.
 
2) (3  puntu)
Soka baten zehar hedatzen ari den zeharkako uhin baten ekuazioa da:
                  y (x,t) =  5 · sin (600π t – 6π x  + π/6 )          S.I. unitateak
a)      Zein da hedapen norantza ?
b)      Kalkula ezazu anplitudea, maiztasuna eta uhin luzera
c)      Kalkula ezazu hedapen abiadura
d)      Zein da soka horren x=0,5 metro  posizioan dagoen puntu baten abiadura bertikala, t=0,4 s. unean?
 
3)  (3 puntu)
Sodio lanpara batek argi hori monokromatikoa botatzen du , eta argi honen uhin-luzera hutsean (edo airean) da λ0 = 6 ·10-7 m,
a) Zein izango da bere uhin luzera uretan, uraren errefrakzio indizea n=1,34 dela kontutan izanik?
b) Lanpara hori  2 metro sakona den  piszina baten hondoan jarri ezkero, zein izango da angelu muga bere izpiek errefrakzio osoa izan ditzaten.
c) eta zein izango da  piszinaren gainazalean argituta geratzen den zonaren erradioa?(egin irudia)
 
4) (1 puntu)
Zeharkako uhinak eta luzetarako uhina: jarri ezberdintasun bi eta  bakoitzaren adibide bat.
5) (1 puntu)
Uhin geldikorrak: noiz eratzen dira
Biolin korda baten luzera  0,60 metro  da. Hiru sabel eratzen direnean, harmonikoaren uhin luzera zein da?
Post hau Argia, azterketak 2 batx, FISIKA 2 BATX., Uhinak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s