fisika2: lehen ebal kontrola: Uhinak

1) ariketa (2 puntu)

Partikula bat oszilatzen ari da X ardatzean, Higidura Harmoniko Sinpleaz, eta bere desplazamendua  x = 4 sin (πt + π/4) ekuazioak ematen du (SI sistema unitatean).

a)    kalkula itzazu higidura horren periodoa eta maiztasuna

b)   Kalkula itzazu partikula horren posizioa, abiadura eta azelerazioa t = 2 segundu aldiunean.

2) ariketa (2 puntu)

Malguki baten puntari lotuta  2kg-ko masa daukagu, marruskadurik gabeko gainazal horizontal baten gainean. Oreka posiziotik 20 cm aldentzen badugu, eta gero askatzen badugu, 2 segundu-ko periodoarekin hasiko da oszilatzen.

-Zein da malgukiaren K konstantea ?

-Zein da sistema honen energia orokorra

-Zein da masa honen abiadura, oszilazio zentrutik pasatzen danean       

Aldatuko al da  sistemaren energia mekanikoa masa aldatzen badugu,?

eta abiadura maximoa aldatuko al da masa aldatzen badugu?

Eta beste malguki ezberdin jartzen badugu energia mekanikoa aldatuko da?

3) ariketa (2 puntu)

Pendulu bat Marte planetara eraman dugu.  Penduluaren luzera 0,5 m. da eta 10 gramoko masa du. Planeta honetan grabitazioaren azelerazioa 3,71 ms-2 bada:

–         Zein izango da pendulu honen oszilazio periodoa?

–         Zein izango da masaren abiadura maximoa, masa hori bertikaletik 10º aldentzen badugu, erdiko puntutik pasatzen danean?

–         Penduluaren masa handitzen badugu, zelan aldatuko da abiadura? Eta periodoa?

4) ariketa (4 puntu)

Ezkerretik eskumara soka baten zehar hedatzen ari den uhin batek 4 segundu behar ditu200 metro hedatzeko.

Bere maiztasuna 200 Hz bada,

–  zein izango da uhin luzera?

– zein izango da uhin honen elongazioaren funtzioa, anplitudea 20 cm bada, eta elongazioa Y=0 cm bada t=0 unean x=0 puntuan?

– zein izango da soka honen puntu baten abiadura eta azelerazio maximoa (norabide bertikalean)?

–  Zein izango da jatorritik x=2 m  posizioan dagoen puntu baten elongazioa, t= 2 unean?

Post hau azterketak 2 batx, FISIKA 2 BATX., Uhinak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s