fisikakimika 1 , lehen ebal kontrola 2011-12 materia, disoluzioak, gasak

(Edukiak:  Materia , Disoluzioak, Gasak )

1.- teoria (3 puntu)

a)   Zein da molekulen egoera solido, likido eta gasetan, Teoria Zinetiko-Molekularraren araberan?

b)   Zelan egiten dugu kalkulatzeko zenbat gramo dira konposatu baten mol bat?

c)   Zer da gas baten presio partziala gasen nahaste batean?

d)   Disoluzio baten osagaien kontzentrazioa neurtzeko motak: zein da hauen definizioa:

  • Masa-Portzentajea
  • Molartasuna
  • Molaltasuna

2. ariketa (2 puntu)

Beheko taulan lau saioen datuak jasotzen dira. Erreakzio hauetan Karbono eta Oxigeno masak erabat erreakzionatu dira karbono dioxidoa emateko.

Lavoisier eta Prousten legeak aplikatuz, bete ezazu ondorengo taula:

saio

karbono oxigenoa Karbono dioxidoa

a

60,0 g 160, g

b

 28,8  g

c

2302,5 g

d

88,0

e) Beste saio batetan 5g karbono eta 10 g oxigeno erreakzionatzen badira, zein erreaktibotatik geratuko da masa kantitate bat erreakzionatu gabe, eta zenbat gramo, eta zenbat karbono dioxidoa lortuko dugu ?

3.ariketa (2 puntu)

0,4 litro HCl –ko disoluzio bat egin nahi dugu, 1,5 molaritatea duena.

Horretarako,  beste HCl disoluzioa kontzentratuagoa erabiltzen dugu, bere dentsitatea d=1900 g/litro eta masa portzentaia %37a dena.

  • zenbat mol HCl behar dituzu ?
  • zenbat gramo dira mol hauek?
  • zein bolumen hartu behar duzu bigarren disoluziotik HCl gramo hauek edukiteko.

(Datuak. Masa Atomikoak  Cl:. 35,5 u  , H: 1 u.)

 

4. ariketa (3 puntu)

Gas baten 11 gramo, 4 litroko ontzi baten barruan daude, 47ºC-tenperaturatan eta  1,64 atm-ko presioan.

a)   Zein izango da gas horren presioa, atmosferatan, 100ºC – tenperaturatan, eta 10 litroko bolumenean sartzen badira?

b)   Zenbat gas mol daude?

c)   Zein da gas honen Masa Molekularra?

d)   Gas honen pisuaren konposizio ehundarra C: %54,54; O: %36,36  eta H: % 9,09 bada, zein da gas horren formula molekularra?

(Datuak. Gasen konstantea R = 0,082 atm.litr/K.mol ; )

(Datuak. Masa Atomikoak  C: 12 u  , O:16u. H: 1 u. )

Post hau azterketak 1 batxiler, FISIKA KIMIKA 1.BATX atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s