FISIKA 2. kontrol UHINAK ARGIA 2012

1) ariketa (1 puntu)

Musika tresna batean  60 cm-ko bi muturretatik irekitako hodi bat dago.

  •  Zein izango da hodi horretan sortzen den laugarren harmonikoaren uhin luzera ?
  •  Soinuaren hedapen abiadura 340 m/s bada, zein da harmoniko horren maiztasuna

2) ariketa (1 puntu)

Iturri batetik bi uhin koherente irtetzen dira.  Bat zuzen doa eta 7m-ko ibilbidea egiten du pantailaraino.   Besteak 4m egiten du ispiluraino eta isladatu ondoren 6m egiten du pantailaraino.  Uhinaren uhin luzera λ =6 m bada, zelakoa izango da uhin bien arteko interferentzia ? Zergatik?

3) ariketa (2 puntu)

Submarino bat 300 m-ko sakoneran dago.Hortik zenbait izpi laser gorri botatzen ditu. Izpi hauen uhin luzera airean λ0 =630 nm da (1nm = 10-9 m).

  • Zein izango da izpien uhin luzera uretan, uraren errefrakzio indizea n=1,33 bada?
  •  Zein izango da izpi horien angelu muga uretatik ez irtetzeko?
  •  Submarinoren bertikaletik, zein distantziaraino ikusiko dira izpi hauek itsasotik irtetzen?

4) ariketa (2 puntu)

4·107 Hz-eko uhin elektromagnetiko sinusoidal laua hutsean hedatzen ari da, OX ardatzaren norantza positiboan.  Eremu elektrikoaren anplitudea E0= 600 N/C da, OY ardaratzarekin paraleloa.

Kalkula itzazu:

  • a)    Uhinaren uhin luzera eta periodoa.
  • b)    Eremu elektriko eta Eremu magnetikoaren ekuazioak.

(laguntza: E0/B0=c     c da argiaren abiadura)

5) ariketa (2 puntu)

Zeharkako uhin bat eskumatik ezkerrera hedatzen da, X ardatzatik, 20 m/s- ko abiaduraz. Amplitudea 0,4 m bada, uhin luzera λ =16 m, eta hasierako desfase angelu φ0 = π/3 bada, aurkitu:

  • a)    Uhinaren maiztasuna eta periodoa
  • b)    Uhinaren elongazioren ekuazioa   Y(t,x)=
  • c)    zein izango da soka honen puntu baten abiadura eta azelerazio maximoa (norabide bertikalean)?
  • d)    Zein izango da x=4 m  posizioan dagoen puntu baten abiadura bertikala, t = 2 unean?

Teoria: (2 puntu)

Uhinen islapenaren eta errefrakzioaren legeak. Muga-angelua eta erabateko islapena.

Post hau azterketak 2 batx, FISIKA 2 BATX., Uhinak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s