Fisika 2 OPTIKA 2. kontrol urtarrila 2011

1,.- Depilatzeko erabiltzen dugun bainugelako ispilu konkabo baten kurbadura erradioa 20cm da. Aurpegia ispilutik 5cm-tara jartzen badugu, non agertuko da irudia? Zein izango da irudiaren emendioa ? Egin izpien eskema bat eta esan nolakoa den irudia.

2.- Diapositibak proiektatzeko makina batek 5 dioptriako lente konbergente bat erabiltzen du.
Pantaila 25 metrotara jarrita badago, non jarri behar dugu diapositiba ?
Diapositiba bakoitzaren altuera 5 cm bada, zein izango da pantallan agertzen den irudiaren altuera?

3.- Aitite batek 0,5 m distantzia fokala duen lupa (lente kobergente) bat erabiltzen du liburua irakurtzeko,
Zein altueratan jarriko du lupa, 1 cm altuera duen letra bat, tamainu bikoitzan ikusteko?
Nolakoa izango da irudia? Egin eskema bat.

4.- 10 cm-ko erradioko dioptrio esferiko konkabo batek airea (n=1) eta beira (n2=1,5) banatzen ditu. Determina itzazu :
a) ardatzaren gainean dioptriotik 30 cm-ra bertikalki jarrita dagoen 2 cm-ko objetu linealaren irudiaren posizioa eta tamaina
b) irudiaren eraketa era grafikoan
c) irudiaren ezaugarriak

5.- Teoria:
a) Zein da fokoaren berezitasuna ispilu esferikoetan?
b) Kurbadura zentrotik pasatzen diren izpiak, zelan isladatzen dira ispilu esferikoetan?
c) Lente konbergenteak, nondik dira lodiagoak?
d) Irudi bat birtuala dela, noiz esaten dugu ?

Post hau azterketak 2 batx, FISIKA 2 BATX., optika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s