FISIKA 2 kontrol OPTIKA 2011-12

1.-Argazki-kamara baten objektiboa lente konbergente bat da. Kamara honen distantzia, objetibotik pelikulara 12 cm da.
a) 20 metrotara dagoen etxe baten argazkia ondo ateratzeko, zein izan behar da lente horren distantzia fokala eta potentzia?
b) Etxearen altuera 15 metro bada, zein izango da bere irudiaren tamainua pelikulan.
c) Egin izpien diagrama

2.- Ispilu konbexo baten erradioa 40 cm da. Ispilutik 80 cm-ra 20 zentimetroko altuera duen objektu bat kokatzen dugu.
a) Non agertuko da irudia?
b) zein izango da bere tamainua?
c) Zelakoa da irudia?
d) Egin izpien eskema.

3.- 20 cm-ko erradioko dioptrio esferiko konkabo batek bi ingurune banatzen ditu: airea (n1=1) eta beira (n2= 1,5).
Determina itzazu
a) ardatzaren gainean dioptriotik 40cm-ra bertikalki jarrita dagoen 2cm-ko objektu baten irudiaren posizioa eta tamaina
b) Egin irudiaren eraketa modu grafikoan
c) Zeintzu dira irudiaren ezaugarriak?

4.- Lupa baten potentzia 8 dioptria bada,
a) non agertuko da objektu baten irudia, objektu hori lupatik ezkerrera 40 cm-ra kokaturik badago?
b) zein izango da handipena
c) zeintzu dira irudiaren ezaugarriak?
d) egin izpien eskema bat.

5) Teoria: (zozketa)
5.- Mikroskopioa. Deskribapena. Irudien eraketaren eskema. Handipenak.

6- Lupa. Deskribapena. Irudien eraketaren eskema. Handipenak.

7- Argazki-kamera. Deskribapena. Irudien eraketaren eskema.

8- Begia. Deskribapena. Irudien eraketaren eskema. Hipermetropia eta miopía.

Post hau azterketak 2 batx, FISIKA 2 BATX., optika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s