OPTIKA: 5, 6, 7, 8 SELEKTIBITATE GAI TEORIKOAK

7.- GIZA BEGIAK: DESKRIBAPENA

BEGIA

Giza begia dioptrio esferiko batez eta lente batez (kornea eta kristalinoa, hurrenez hurren) eratutako sistema optikoa da. Sistema optiko honek objektuen irudi errealak eta alderantzikatuak sortzen ditu erretinan.

Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratua; hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio.

Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragma batek erregulatzen du eta honek irekidura zirkular bat du, begi ninia deritzona.

Irisaren atzean eta berau ukitzen duela lente konbergente biganbil bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka gihar ziliarrei esker. Hauek kristalinoaren aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea eragiten dute.

Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago humore urtsua deritzona. Kristalinoaren atzean, begi globoa betez, beste likido bat dago; humore beirakara.

Argi izpiek, kornea, umore urtsua, kristalinoa eta umore beirakara zeharkatu eta erretinan erasotzen dute.

Erretina begiaren barruko estalkia da eta bertan konoak eta bastoiak deritzen zelula hartzaileak daude, hauek argiarekiko sentikorrak direlarik.

Zelula hauek nerbio optikoari konektaturik daude eta honek garunera bidaltzen ditu nerbio seinaleak.

Kono eta bastoien banaketa ez da uniformea erretina osoan zehar. Badago 0,25 mm-ko eskualde txiki bat, fobea deritzona, non bertan konoak bakarrik agertzen dira; hau da erretinaren zatirik sentikorrena. Objektu bati begiratzen diogunean, begiak objektuaren irudia eremu horretan eratzeko moduan enfokatuko du.

IKUSMENAREN FUNTZIONAMENDUA: EGOKITZAPENA

Distantzia ezberdinetan dauden objektuak enfokatzeko kristalinoan ematen den distantzia fokalaren aldaketari deitzen zaio egokitzapena.

formacion imaganes en el ojo

Irudia  ondo enfokaturik egoteko erretinan eratu behar da. Izaten da txikiagoa, alderantziz eta erreala Zilio muskuluek jasaten duten nahigabeko prozesu bat da. Aztertu dezagun nola ematen den prozesu hau:

1.- Suposa dezagun objektua begitik oso urrun dagoela. Hau da, S1 =∞ . Egoera honetan zilio-muskuluak lasaitu egiten dira eta lentea (kristalinoa) findu egiten da. Kristalinoaren fokua erretinan kokatzen da eta irudia bertan sortzen da.

vision lejos

Lente finen ekuazioaren arabera konprobatu dezakegu egoera hau:

formula 1

2.- Objektua begira gerturatzen badugu eta kristalinoak ez badu bere distantzia fokala aldatzen irudia nahasia ikusten da ez bait da erretinaren gainean enfokatzen, atzerago baizik.

vision cerca

3.- Kontuan harturik kristalinoa eta erretinaren arteko distantzia beti berdina dela, hau da, S2=kte, zera dugu.

formula 2Objektua gerturatzean (ez ahaztu S1-k ikur negatiboa duela)  atalaren balioa geroz eta handiagoa izango da eta, ondorioz, handitu egin beharko da, kristalinoaren distantzia fokala txikiagotuz.

Hau dela eta, zilio muskuluek kristalinoa konprimatuko dute bere dioptrioen kurbadura erradioa txikiagotuz eta, ondorioz, distantzia fokala txikituz. Horrela irudia erretinaren gainean enfokaturik geratzen da.

Baina egokitzapenak muga bat du; objektua begira gerturatzen badugu, distantzia batetik aurrera ez dugu bere irudia garbi nabarituko. Begiak argi enfokatzen duen punturik hurbilenari HURBILEKO PUNTUA esaten zaio. Distantzia hau pertsona batzuetatik beste batzuetara eta adin ezberdinen arabera aldakorra izaten da. Gazte baten kasuan 25 cm-koa izaten da gutxi gora behera.

Bestalde, URRUNEKO PUNTUA, pertsona batek objektuak argi bereizten dituen distantzia maximoari deritzo. Begi normalaren kasuan infinituan dago puntu hori.

………………………………………………………………………………………………………………………………..

8.- IKUSMENAREN AKATSAK

Begiko sistema optikoan dauden atal ezberdinen arteko erlazioa ez da beti egokia izaten. Honen eraginez funtzionamendu akats batzuk sortzen dira, eta egokitzearen tartean aldakuntzak sortzen dira.

  • MIOPIA:

Begi miopeak ondo enfokatzen ditu hurbileko gauzak baina ezin ditu enfokatu urruneko objektuak. Efektu hori begi globo luzatu batek edota sistema optikoaren gehiegizko konbergentziak sor dezake.

Hau dela eta, urrutiko objektuak kristalinoa eta erretinaren artean enfokatzen dira eta, ondorioz, ez da irudi garbia jasotzen.

 Konbergentzi handi horren ondorioz hurbileko objektuak enfokatzeko arazorik ez ditu izaten. Miopeak hurbileko puntua oso gertu dute eta, ondorioz, gertuko bista hobea dute begi normalak baino.

miopia

Miopia lente dibergenteen bitartez zuzentzen da, irudia atzerago enfokatzea ahalbidetzen dutelarik.

  • HIPERMETROPIA:

Alderantzizko gaitza da. Begi hipermetropeak ezin ditu hurbileko gauzak enfokatu, hurbileko puntua 25 cm-tik gora duelako. Akats hau begi globo laburregiak sortzen du gehienetan baina kornearen kurbadura txikiegiak ere sor dezake. Hau dela eta, irudia erretinaren atzean sortuko litzateke, bai gertuko baita urrutiko objektuentzat ere. Urrutiko objektuak ondo enfokatzeko begia egokitu egin behar da (ez dago lasai) baina hurbileko objektuak enfokatzeko lente konbergenteen laguntza behar du, presbiziarekin gertatzen den bezala.

hipermetropia

  • ASTIGMATISMOA:

Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Horrelakoetan objektu puntualen irudiak lerro laburrak bihurtzen dira. Horregatik begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak, txirrindu baten gurpilen erradioak,…eta abar.

Akatsa zuzentzeko diseinu zilindrikoa duten lente zuzentzaileak erabiltzea eskatzen da.

  • PRESBIZIA:

Adinarekin azaltzen den gaitz honetan murriztuta dago kristalinoaren egokitzapen ahalmena. (gihar ziliarrek ezin dute behar den konbergentzia lematea) Urruneko puntua ez da aldatzen baina hurbileko puntua zerbait urrutiago kokatzen da. Beraz, presbizia edo bista nekea duten pertsonek ondo ikusten dute, gertura begiratzen dutenean ezik.

Akats hau lente konbergenteen bitartez konpontzen da.

KATARATAK

Kasu batzuetan, kristalinoaren gardentasuna galtzen da, eta ikusmena galtzen da ( hodei zuri bat ikusten da)

Konpontzeko kornearen geruza bat moztu behar da, ebakuntza kirurgiko baten bitartez.. Askotan bere ordez begi barruko lente bat jartzen da.

………………………………………………………………………………………………………………………………….

5. LUPA. DESKRIBAPENA ESKEMA , NOLA ERATZEN DIREN IRUDIAK , HANDIPENAK

  • – Lupa lente konbergente bat da
  • – Objetu jarri behar dugu fokoaren apur bat aurrean.
  • -Sortzen den irudia da: handiagoa, zuzena eta birtuala

eskema:

lupa esquema

Handipena: lupa batekin lortzen den handipen angeluarra neurtzen da

lupa barik, objetua handiagoa ikusteko  puntu hurbilean gehienez jarri dezakegu. (hau da 0,25 metrora)

ikusiko dugun angelua     φ0 = tg φ0 = Y1/0,25

sin lupa

luparekin : objetua f1 puntuan jarri dezakegu, eta ikusiko dugun angelua hau izango da:

φ  = tg φ  = Y1/f1

con la lupa

handipen angeluarra hau izango da:     Aa=  φ/ φ0 = 0,25/f1

…………………………………………………………………………………………………………………………….

6.-ARGAZKI KAMERA

Zatiak

  • Objetiboa: lente konbergente da ( edo lenteen sistema konbergente bat)
  • Diafragma: ixten edo zabaltzen da, sartzen den argiaren intentsitatea graduatzeko
  • Kamararen gorputza:
  • pelikula edo zelula fotoelektrika: hor eratzen da irudia grabatuta geratzen da (modu kimiko edo elektronikoki)

Argazki makina eta begiaren analogia:

  • Objetiboa =  kristalino+ kornea
  • Diafragma= iris
  • Pelikula= erretina

reflex irudia

Kamara reflex bada, izpiak  izpilu eta prismatik pasatzen dira eta okularetik objetuaren irudia zuzena ikusten da, prisman gertatzen den errefrakzioari ezker.

Argazkia ateratzen danean , izpilua igotzen da eta izpiak zuzen doaz pelikulara, (edo  zelula fotoelektrikara). Hor irudia txikiagoa, erreala eta alderantziz eratzen da

Post hau FISIKA 2 BATX., optika, Selektibitate gai teorikoak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s