SELEKTIBITATEA. GAI TEORIKOEN ESKEMA:13-16 EREMU ELEKTRIKOA ETA EREMU MAGNETIKOA

13- COULOMB-EN LEGEA. Eremu elektrikoaren intentsitatea. Definizioa. Adibidea: honako hauek eratutako eremu elektrostatikoa: a) karga puntual (edo esferiko)positibo batek, edo b) negatibo batek. Deskribatu nolakoak diren indar-lerroak, bikasuetan.


– Legea enuntziatzea eta dagokio ekuazio matematikoa adieraztea (marrazkia)
– Indar elektrikoen ezaugarriak adieraztea (norabidea eta noranzkoa, distantzia-indarrak,akzio- eta erreakzio- indar-bikoteak). Erakarpena eta aldarapena bereiztea, karga motaren arabera.
– Eremuaren (espazioko zonaldea) eta eremu-intentsitatearen (karga positiboaren unitateari eragindako indar elektrikoa) kontzeptuak
– karga puntual baten eremu elektrikoa (eremu-lerroak irudikatzea eta karga positiboen eta negatiboen eremuak bereiztea).

14- EREMU MAGNETIKO UNIFORME BATEN BARRUAN ERAGINDAKO INDAR MAGNETIKOAK: a) Higiduran dagoen karga puntual baten gainean eragiten duen indarra eta b)korronte elektrikoko eroale lineal baten gainean eragiten duen indarra, eremu magnetiko baten barnean daudenean.

– Adieraztea zer ezaugarri dituen mugitzen ari den karga elektriko baten gainean eremu
magnetikoak eragindako indarrak. Lentz-en legearen ekuazio bektoriala adieraztea. Dagozkion magnitude bektorialak irudikatzea.
– Adibidea: eremu magnetiko batean sartzen den partikula (eremuarekiko abiadura perpendikularrarekin). Ibilbide zirkularra, abiaduraren modulua konstantea, ibilbidearen erradioa eta abar. Marrazki txikia egitea egoera adierazteko.
– Lorentzen adierazpena zabaltzea eroale baten kasurako. F = I (l x B) ekuazioa adieraztea, eta marrazki bat egitea l, F eta B bektoreekin

15- Korronte elektrikoen arteko indarrak. Korronte paraleloak edo antiparaleloak  garraiatzen dituzten bi hari zuzen, paralelo eta infinituen kasua. Anperearen definizioa.

– Korronte elektrikoek elkarri eragindako indar magnetikoen zergatia labur azaltzea (eremu magnetikoa sortzen du mugitzen ari den kargak, eta indarra eragiten du mugitzen ari den beste karga baten gainean)
– Aurreko galderaren ekuazioa abiapuntu gisa hartzea. Ekuazioa aplikatzea korronteen noranzkoa kontuan hartuta (dagozkion marrazkiak egitea)
– Eroaleek elkarri eragindako luzera-unitateko indarra zehaztea. Anperea definitzea korronteen arteko indar magnetikoaren bidez.

16- Korronteek sortutako eremu magnetikoak. Biot eta Savart-en legea. Adibideak. a) korronte zuzen eta infinitua, b) korronte zirkularra (espira), c) solenoidea.

Fenomenoa deskribatzea. Oersted-en esperimentua. Biot eta Savart-en legea kasu hauetan:
– korronte zuzena eta mugagabea. Indukzio magnetikoaren (B) balioa espazioko puntu guztietan. Eremu-lerroak. B-ren norabidea eta noranzkoa
– korronte zirkularra. Indukzio magnetikoaren (B) balioa espiraren zentroan. Iman naturalekin alderatzea. Ipar eta Hego poloak
– luzera mugagabeko solenoidea. B-ren balioa simetria-ardatzean.

BIDEOAK:

Universo Mecanico Magnetismo 1/2

Universo Mecanico 2/2

http://www.youtube.com/watch?v=wYVqZCv4WuM

Universo Mecanico Campo Magnetico 1/2

Universo Mecanico Campo Magnetico 2/2

MIT electricidad y magnetismo 2 (subtitulado español)

http://www.youtube.com/watch?v=OsWDUqJQcpk

MIT electricidad y magnetismo 11 (ingeleraz): MIN 14: BI EROALEN ARTEKO INDARRAK ; min 48 espira  biratzen

http://www.youtube.com/watch?v=qqkUeQ0nsF8

Post hau eremu elek-magn, FISIKA 2 BATX., Selektibitate gai teorikoak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s