SELEKTIBITATE TEORIA 20. Erradioaktibitate naturalaren fenomenoa deskribatzea.

-Erradioaktibitatea fenómeno naturala da. Alfa, beta eta gamma partikulen igorpena. (igorpen mota bakoitzaren karga, masa eta sartzeko ahalmena adieraztea).
-Prozesu erradiaktiboen abiadura. Semidesintegrazio-periodoa. Grafiko baten adieraztea.
– Soddy-ren (alfa partikulen igorpena) eta Fajans-en (beta partikulen igorpena) legeak enunziatzea.  Iradokizuna: ekuazio orokorak idatz daitezke  XAZ nukleo batek prozesu erradioaktibo bat jasatzen duenean YAZ nukleo lortzen da produktu giza
 
Erradioaktibitate naturala

XIX mende bukaeran, zenbait atomoek  erradiakzioak berez igortzen  zituztela aurkitu zuten (Becquerel, Curie …): Erradiazio hauen efektuak ziren:

  • Airea ionizatzea
  • Plaka fotografikoak inprimatzea
  • Gorputzak zeharkatzea
  • Fluoreszentzia sortu zenbait gorputzengan
  •  Eta mutazioak sortzea (hori gero aurkitu zen)

Prozesu hauetan elementu bat, beste bat bihurtu zen

Partikula asko dituzten Nukleoek adierazten dute propietate hau

Hasieran Bequerel aurkitu zuen fenomeno hau eta gero Curietarrek (Pierre eta Marie) aztertu zituzten: eta Radio, Polonio, Franzio,..elementuak aurkitu zituzten

Hiru partikula mota igortzen ziren:

α  partikula (He nukleoa, bi protoi eta bi neutroi) masa haundia, karga +2, azalean geratzen dira

β  partikulak: elektroiak. Masa txikia, karga -1, aluminioa zeharkatzen dute.

ϒ izpiak: erradiazio elektromagnetikoak, masa eta karga barik, (gelditzeko 1 metro hormigoia edo Pb zentimetro batzuk behar dira)

Lau “serie” erradiaktiboak daude. (Torio,Radio, Neptunio eta Aktinio, .. azkenean Pb ematen dute)

Erradioaktibitate naturala: berez desegiten dira

Erradioaktibitate Artifiziala: neutroi batekin bonbardeatzen danean, nukleo apurtzen da.

Prozesu erradiaktiboen abiadura

Desintegrazio abiadura da une bakoitzean “apurtzen”  diren atomoen kopurua, eta elementu horren dauden atomoen proportzionala da

-dN/dt =  λN

non λ, proportzionaltasun konstantea  desintegrazio konstantea deitzen dugu. Elementu bakoitzarako balio bat du.

Baita ere horrela idatz dezakegu

dN/N = – λ dt

Integratuz ematen du:   ln N/N0 = – λt

Eta     N = No ·e λt              

 

Semidesintegrazio periodoa T:  behar den denbora masaren erdia desagertzeko

N = N0/2  danean    t=T    eta  N0/2 =  N0 .e λT  

formula honen logaritmo nepertarra egiten badugu

ln N0 -ln2 =  ln N0λ T

Eta      ln 2 = λ T    eta        T = ln2/λ 

Desintegrazioaren legeak

Soddy-ren legea:

Atomo batek alfa partikula bat igortzen duenean, bere Zenbaki atomikoa bi unitate gutxitzen da, eta bere zenbaki masikoa 4 unitate gutxitzen da 

AZX   ——   α   +     A-4Z-2Y

Fajans-en legea:

Atomo batek alfa partikula bat igortzen duenean, bere Zenbaki atomikoa unitate bat haunditzen da eta bere zenbaki masikoa berdin geratzen da,

AZX   ——   β   +     AZ+1Y

Post hau FISIKA 2 BATX., Selektibitate gai teorikoak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s